XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aintzindari - Zertan ezagutu dezu? arpegian ez beintzat, ez zaio antzematen.

Atezai - Ez dakit bada. Joatekoan beti zerbait esaten dit, zirikalaria bait-degu; ta gaur ezta arratsaldeon ere!

Aintzindari - Gero esango dizu. Berriz itzultzekoa baita. Oso iraduz bait zioan.

Atezai - Ain presaka ere!

Aintzindari - (Gaiz aldatuz) Atezai aizpa: elizako kanpaia zuk eta Paxkual'ek txandaka jotzen dezute, ez da ala?
Atezai - Bai Aintzindari Ama. Paxkual'ek egunezko ordutan jotzen ditu; ta nik argizkilla ta gauezkoak. Kalean naspilla dagon artean ez ditezela oroitu guretzaz. Zenbaitzuek, ala bearrez aitzeki billa dabiltz. Aditzen?

Atezai - Ogeita zortzi urte egunero, goiz eta arratsalde kanpai sokari eragiten diodala. Ez det utzi astintzez gaxo-aldia izandu nuanean besterik. Nik uste gure kanpaiak, bakarrik ere, zer ordutan dantzatu ba dakila.

Aintzindari - Berez asten bada, aingeruak eraginda edo, lan bat gutxiago zuretzat.

Atezai - Aingeru ederra Paxkual sakristaua; egarik gabekoa!

Aintzindari - Paradiso'tik bidalitako guziok antzo: ez ego; ta gogoz... argalak. Paxkual'i ere esango diot egin bearra. Badakizu zurea ta gogoan artu.

Atezai - Egon bedi lasa Ama, ez zait aztuko.

VIII AGERRALDIA LENGOAK Zuzendari Ama ta Gurutze Aizpa (Azkeneko biak barrungo atetik datozelarik)

Zuzendari - Beorren bila gentozen Ama.

Aintzindari @- Emen nazute bada. D. Martin kapellau jaunarekin egon naiz.

Zuzendari - Ta zer berri ekarri du? Tiroena zer izan da?

Aintzindari - Oraingoz ez dio kaleko iskamillari ajola geiegirik eman. Tiroketa ez omen da gauza izugarririk izan. Ez dutela iñor ez zauritu ta ez il. Jaungoikoari eskerrak.

Zuzendari - Alare! Bañan D. Martin ez da ezergatik estutzen. Bera ausarta ta lasaia baita.

Aintzindari - Nolanai ere matxinada lartu dala egia dan ezkero neurri zur batzuek artzea erabaki degu. Jendea paketu ta lanean asi arte elizako kanpai jotzeari utziko diogu. Ori esaten ari nintzaion Atezai Aizpari.

Atezai - Esan bezela egiña izango da.

Zuzendari - Zentzudun agindua derizkiot Ama! Iñor oartu gabe berdin eguneroko eginkizunak bete al izango ditugu. Ni beorren baimenaz, Gurutze'ren etxera auzoko Malen bidali det aizpa etorri dedilla esatea.

Gurutze - Bai Ama nere aizpa Izaskun'en billa.

Aintzindari - Neskatxik on eta egokienetakoa Izaskun; eta buruz argia.

Zuzendari - Etortzeko esan diot, baldin gauza okerragora ba-doa etorkizunari begira bear diogulako. Emendik bidaltzen bagaitue ala igesi bagoaz, nun sartu, nola jantziz aldatu, ta nora gauzak jaso jakin bear bait degu. Ortaz Izaskun'ekin itzegitea nai ta naiezkoa zaigu.

Aintzindari - Zuk egiña zuzen egiña dago. Orrengatik zera Zuzendari Ama; oraingoz, ordea, Goikoak lagun, ez degu emendik iñora igesi joan bearrik. Gure lan, elizkizun eta otoitz aldiak oi bezela pakean egiteko eran bait gera.

Gurutze - (Asperenka) Zorionaren aundia!

Aintzindari - Bai, D. Martin'ek eskiertasun osoa eman dit, ez digula iñork eragozpenik ipiñiko. Gañera, gauez eliza ta komentua gordetzeko zaindariak izango ditugu.

Zuzendari - Onela baldin bada gaitzerdi. Guarda zibillek zaindu ezkero ziur gera.

Aintzindaria - Ez uste. Oiek agintarien morroi ta mutil dira, goi agintaria ona ala txarra izan. Ordaintzen dietenaren menpeko. Ta gure zaindariak Kristoren mutillak izango ditugu: biotz oneko kristauak.

Atezai - Zaindariak komentuan. Zer ikusi bear ote degu bada.

Aintzindari - Jaungoikoak nai dezana.

Zuzendari - Bera degu zaindari onena. Arengan ustea lotu bear. (Aldatuz) Izaskun'i etortzeko esan diodanez, une ontan zerbait lagundu gaitzazke. Ez da ala?

Aintzindari - Bai, bai, aren laguntza pozik artuko degu. Emen beti pozik ikusten ditugu onelako gazte zintzo ta etxekoiak.

Atezai - Ta dotore ta txukun jantzia! Aren ille kixkurren orrazkera apaña!
Aintzindari - Ez det aspaldi ikusi. Onuzkero andereño panpoxa bat egiñik dago. Ez da ala Gurutze?

Gurutze - Laister du emen. Ordu ontan etxean lanean aritzen baita.

Zuzendari - Zuen etxea ez dago urruti. (Ateko zintzarria entzun bedi ta guziok ateruntz begira ipiñi bitez).
Gurutze - Ea bera dan!

Zuzendari - (Atezaiari) Aizpa, ezin utzi da atea bakarrik.

Aintzindari - Urrutitik ere zaintzen ba-daki ordea.

Atezai - Ori esan Ama. (Ateruntz abiatuaz) Laister jakingo degu nor dan atean.

Gurutze - Nere aizpa dela biotzak esaten dit.

Aintzindari - Biotzak, maiz asko oker irizten du gero; bañan, tira: gure ongi-etorria aldez aurretik irabazirik dauka.

Zuzendari - (Abotsak entzun bitez) Gurutze aizpak asmatu duala uste det. Izaskun'en abotsa da atadian.

IX AGERRALDIA LENGOAK eta IZASKUN

(Atezai ta Izaskun sartuaz).

Atezai - Sartu aurrera Izaskun. Ea komunidade osoa itxoiten daukazu-ta.

Izaskun - Ezta abadesa banintz ere! Lotsatuko naute. Arratsaldeon guzioi! (Aintzindari ta Zuzendari Ama'k agurtu bitza; Gurutze aizpari musu emanez).

Aintzindari - Zure guraso ta senideak onik izango dira beti.

Izaskun - Bai andrea, oso ondo dira, eskerrikasko.

Zuzendari - Zuri galdegin bearrik ez dago. Ain alai ta zoriontsu beti.

Aintzindari - Ortan Gurutze aizparen antza degu.

Izaskun - Zerbaitengatik gera aragizko aizpak.

Aintzindari - Gogoz ere orrela izango zerate, bai.

Izaskun - Ez dakit bada. Etortzeko gaztigatu didate ta emen nazute.

Gurutze - Bai, Zuzendari Ama'k irekin itzegin nai din.